MIKEL RAZKIN ARRANOKO XAKE TORNEOAREN PALMARESEAN SARTU DA.

 

 

 

2014ko irailaren 7tik 11ra jokatu da Arrano Elkarteko XVIII. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunontzat antolatutako txapelketa.

 

2015-09-11, Arranoko Xake Torneoko saridunak..jpg            22 jokalari aritu dira: Mikel Gurea, Mikel Deuna, Gazte Berriak, ANASAPS, Orvina eta Arrano Elkarteko jokalariak.

 

            Jokalari oso gazteen presentzia nabaria izan da eta erakutsitako maila aipatzeko modukoa. Laster helduak gaindituko dituzte.

 

            Hori nabaria izan bada ere, azkeneko sailkapenean helduak nagusitu dira. Nolabait jokalari gazte horien gidari den Mikel Razkin Fraile izan da garailea, lau partida irabazi eta bat berdindu ondoren. Txukun aritu da, baina beste faboritoen irristadek lagundu diote. Adibidez, Mikel Ochoak lehenengo txandan galdu zuen Julen Arbeloaren aurrean eta Joseba Otanok bigarren txandan Oier Lacruzen aurrean. Hori bai, bere lana ongi eginda jantzi du txapela.

 

            Xabier Abaurrea bigarren geratu da, kontuan hartzeko jokalari dela berretsi ondoren. Joseba Otano hirugarren geratu da eta, puntutan berdinduta bukatu arren, Juan Maria Rey podiumetik kanpo geratu da.

 

            14 urtez azpiko lehenengo jokalaria Julen Arbeloa izan da, maila polita erakutsita.

 

            Antsoaingo I. Xake Torneoa data berberetan izanik, txapelketak partaidetza galera izan du. Hala ere, betiko giroa mantendu da eta txapeldun berria ezagutu du.

 

            Iruñean, 2014ko irailaren 11an.